undefined

Torreviejako Lagun Artean Peñaren inaugurazio ofiziala

Torreviejako Lagun Artean Peñaren inaugurazio ofiziala

Bertan izan dira Goyo Arbizu, Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado Meco Athletic Cluben ordezkariak

Esan ohi da inoiz ez dela berandu zoriona ona bada. Torreviejako Lagun Artean peñak bere inaugurazio ofiziala egin du gaur eta Athletic Clubeko Peñen zerrendan sartu da azkenean. Bizitzako hainbat gorabeherek, egutegiko konplikazioek eta beste hainbat zirkunstantziek nahi baino gehiago atzeratu dute egun hau. 1998an hasi zen martxan peña hau, 2002an alta emateko dokumentazioa aurkeztu zuen eta denbora horretan Hego-ekialdeko peñen taldean oso aktibo ibili da. Edurne Mojas Peñako idazkariaren akordeoiaren doinuak erreferente izan dira omenaldi, kongresu, urteurren eta bestelako ospakizunetan.

Goyo Arbizu zuzendariarekin batera, Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado Meco izan dira Athletic Cluben ordezkari inaugurazio ekitaldian, eta Minglanillako, Bermeoko eta Bizkai Buru peñak ere izan dira bertan.

105 bazkidek osatzen dute Lagun Artean Peña. Kopuru hori oso nabarmena da, Bizkaitik edo Gipuzkoatik datozen eta Vega Baja del Seguran denbora asko daramaten zaleak dira, baina Burgoskoak, galiziarrak, madrildarrak eta belgikar bat eta finlandiar bat ere badaude.