undefined

Villarrealen aurka, lehen aldiz

Villarrealen aurka, lehen aldiz

Talde alakantarrak, denboraldi honetan igota, lehen aldiz jokatuko du Athleticen aurka ligako zazpigarren jardunaldiko lehian

Bihar, igandea, Primera Iberdrola Lezamara itzuliko da, lehoiek duela bi aste Real Madrilen aurka jokatu zuten partida handiaren ostean. Villarreal CF izango da Athleticen aurkaria ligako zazpigarren jardunaldian. Groguet taldeak, Reto Iberdrolan ia hutsik egin gabe denboraldi bat egin ostean, txapelketa amaitu baino hiru jardunaldi lehenago mailaz jauzia lortu zuen apirilean. Alakantarrek lehen aldiz zapalduko dute Lezamako zelaia.

Sara Monforte futbolari ohiak bi igoera lortu ditu hiru urtetan, eta bera izan da “urpekari horia” zuzendu duena eta aurreko denboraldiko jokalari gehienak mantendu dituena, Raquel Pinel edo Aixa Salvador bezalako mailan aritutako jokalariak sinatzeaz gain. Oreka ona aurkitu dute jokalari berrien eta aurreko urteetako ohiko futbolarien artean. Iturregik talde ausarta bezala ikusten du bere aurkaria, bere helburu nagusia mailari eustea dela jakitun. 4 puntu lortu dituzte liga hasiera honetan (seigarren jardunaldia atzeratuta dute Granadillaren aurka) eta hamalaugarren postuan daude sailkapenean.

Bestalde, zuri-gorriek hasiera onarekin jarraitzen dute eta Sevillaren aurka lortutako puntua ona bihurtzea nahi dute. Lehoiek laugarren postuan jarraitzen dute, hirugarrena den Atletico Madrilekin 13 punturekin berdinduta. Iturregik zalantzaren bat du biharko partidari begira, baina bere taldeak faboritoen papera betetzea espero du, eta beste garaipen bat lorttzeko datorren asteburuko geldialdiaren aurretik.