undefined

2021eko Ohiko Batzar Nagusia eratu da

2021eko Ohiko Batzar Nagusia eratu da

633 bazkide konpromisario bertaratu dira San Mamesen 10:00etan, eta Eguneko Gai Zerrendaren puntuak garatzen hasi dira

2021keo urriaren 23an, 10:00etan, Athletic Clubeko Ohiko Batzar Orokorra bigarren deialdian behar bezala eratutzat jo da, Estatutu Sozialen 29. artikuluak ezartzen duen moduan, bazkide konpromisarioen %10ak baino gehiagok parte hartu duelako une horretan, guztira, 633 bazkide bertaratu direlako.

Klubeko Zuzendaritza Batzordeko kide guztiek osatzen dute Batzar Nagusiko mahaia, eta Biltzar Nagusiko lehendakari eta idazkari gisa jarduten dute. Aitor Elizegi jauna eta Fernando San Jose jauna Zuzendaritza Batzordekoak dira, eta azken horri dagokio, lehendakariak eskuordetuta, Batzarra zuzentzea.

Gai-zerrendako puntuak honako hauek izango dira:

  • LEHENA: Hala badagokio, Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onestea aurreko urte ekonomikoan.
  • BIGARRENA: Hala badagokio, aurreko urte ekonomikoko urteko kontuak onartzea.
  • HIRUGARRENA: Hala badagokio, hurrengo urte ekonomikorako aurrekontua onartzea
  • LAUGARRENA: Cesar Saez Hidalgo jauna Zuzendaritza Batzordeko kide berri gisa berrestea, hala badagokio.
  • BOSGARRENA: Zuzendaritza Batzordearen proiektuak eta proposamenak.
  • SEIGARRENA: Idatziz eta Batzarra egin baino bost egun lehenago aurkeztu diren bazkideen proposamenak, betiere Batzarreko kideen %10ek edo boto-eskubidea duten bazkideen %2k sinatuta.
  • ZAZPIGARRENA: Eskaerak eta galderak.