undefined

Athletic Clubek txartel gorria atera dio arrazakeriari

Athletic Clubek txartel gorria atera dio arrazakeriari

Show Racism the Red Card kanpainaren helburua da aniztasunaz kontzientziatzea, gizarte-kohesioa sustatzea eta arrazakeriari lotutako indarkeria fisikoa eta ahozkoa murriztea

Athletic Clubek Show Racism the Red Card (erakuts iezaiozu Arrazakeriari Txartel Gorria) kanpainarekin bat egin du, Villarrealen aurkako partidan emakumezkoen lehen taldeko eta Genuine taldeko kideekin batera hamaikakoaren argazkian txartel gorriekin agertzeko. Kanpaina honen helburua da aniztasunari buruz kontzientziatzea, gizarte-kohesioa sustatzea eta arrazakeriari lotutako indarkeria fisikoa eta ahozkoa murriztea. Kanpaina EFDN (European Football for Development Network) erakundeak jarri du abian, futbolaren bidez hobekuntza sozialaren alde lan egiten duten Europa osoko klubak, ligak eta federazioak batzen dituen elkarteak. Athletic Club eta Villarreal CF taldeen arteko norgehiagokaren aurreko uneetan, lehen taldeko jokalariek, emakumezkoen Athletic Clubeko eta Genuine Athleticeko ordezkariekin batera, arrazakeriaren aurkako txartel gorriekin agertu dira ‘Muéstrale la Tarjeta Roja al Racismo’, ‘Erakutsiozu Txartel Gorria Arrazakeriari’ eta ‘Show Racism the Red Card’ leloekin.

Show Racism the Red Card (SRtRC) Europako hainbat herrialdetan arrazismoaren eta diskriminazioaren aurka egiten den programa bat da. EFDN futbolarien eraginaz eta ospeaz baliatzen da gizartean arrazakeriari aurre egiten laguntzeko.

Hauek dira helburu nagusiak: aniztasunari buruz kontzientziatzea, tolerantzia eta gizarte-kohesioa sustatzea, arrazakeriari lotutako indarkeria fisikoa eta ahozkoa murriztea, arrazakeriak pertsonengan duen eragin negatiboaz gizartea sentsibilizatzea, Europako komunikabideetan kanpainak egitea eta kirol-klub eta erakundeekin elkarreragitea, kalitate handiko hezkuntza-material osoak eta besterengarriak sortzea.

Athletic Club Fundazioa EFDNren parte da eta bere Kultur Proiektua More than Football Award 2021 saria jasotzeko hautagaien artean egon da, futbolari lotutako gizarte ekimenak aintzatesten dituena.