undefined

Valdezate erdiko atzelari gisa finkatu da

Valdezate erdiko atzelari gisa finkatu da

21 urteko Trapagako jokalariak liga hasiera on honetako minutu guztiak jokatu dituen hiru lehoietako bat da

Oihane Valdezatek, Quiñones eta Moraza nazioarteko jokalariekin batera, liga hasiera honetan minutu guztiak jokatu ditu. Hiru lehoiek dena jokatu dute ligako lehen zazpi jardunaldietan, eta taldea hirugarren kokatuta dago sailkapenean 16 punturekin. Trapagako jokalariak Garazirekin, Naroarekin eta Vanesa Gimbertekin batera jokatu du beti atzealdean, eta bera izan da oraingoz postu horretan minutu guztiak jokatu dituen bakarra.

Valdezate, Iraiaren eskeman finkaturik, erdiko atzelari gisa sendotzen ari da denboraldi hasiera honetan. Aurten Athletic oso erregular ari da jokatzen eta 4 gol baino ez ditu jaso.

Pauldarrak taldean hazitakoa, Valdezate Lezamara 2016-2017 kanpainan heldu zen, 16 urterekin. Bi urte geroago, Joseba Aguirrerekin, debuta egin zuen eta 2018-2019 denboraldian, Villacampa aulkian zela, 19 partida jokatu zituen liga pandemia zela eta eten aurretik.

Toledoko teknikariak erdilari bezala zein erdiko atzelari bezala erabiltzen zuen Valdezate. Denboraldi honetan, Iraia Iturregirekin, partida guztiak atzealdean jokatu ditu eta badirudi horrela izaten jarraituko duela. Oihane bere tamainaz baliatzen da buruz burukoetan eta bere entrenatzaileak “aireko borroka guztiak irabazi behar dituela” azpimarratzen dio.

21 urteko lehoiarekin batu gara taldearen sentsazio onei buruz hitz egiteko eta defentsako postura nola egokitzen ari den jakiteko. Gainera, hurrengo neurketa nola ikusten duen kontatu digu. Zuri-gorriek Sevillara bidaiatuko dute Real Betisen aurka jokatzeko (igandea, 11:00etan).