undefined

“Erritmoa mantendu behar dugu”

“Erritmoa mantendu behar dugu”

Loiukoak Betisen aurkako partida parekatua espero du iganderako, eta talde andaluziak duen arriskua azpimarratu du

Iraia Iturregi entrenatzailea Klubeko hedabideen aurrean mintzatu da, taldeak bihar Sevillara bidaiatu aurretik. Igandean Lehoiek Real Betisen aurka jokatuko dute eta Loiutarrak albiste ona du: Oguiza eta Istillart berreskuratuko ditu. Gainera, datorren asterako jokalari guztiak prest izango ditu Levante UDren kontra jokatzeko.

Iturregik adierazi duenez, azken geldialdi honen ostean “jokalariei atsedena emateko aprobetxatu dugu eta kirolaz kanpoko jardueraren bat egin dugu. Jokalariak oso ondo etorri dira eta asteko bizpahiru entrenamenduetan dinamikan sartuta daudela ikusten da. Zazpi jardunaldi daramatzagu eta ez da asko, baina taldea goian egoteak eta partida bakarra galtzeak asko esan nahi du. Jokalariek egunean egiten duten lanaren ondorioa da. Ildo horretan jarraitu eta erritmo hau mantentzen saiatuko gara”.

Igandeko aurkariari dagokionez, bederatzigarren postuan dagoena, aurkari gogorra da erasoan: “Betisek gurearen antzeko bolada izan zuen iragan denboraldian. Potentzial handiko jokalariak ditu, batez ere erasoan “, esan du teknikariak, eta horietako hiru nabarmendu ditu: Grace Asantewaa, Mari Paz, eta Angela Sosa: azken hau “niretzat ligako erasoko erdilari onenetako bat”.

“Erasoan zenbaki oso onak dituzte, baina defentsako mailan gu haiek baino sendoago agertu gara. Ligako edozein talderi irabazteko gai dela esango lukeen taldea da”, aitortu du lehoi ohiak, eta ez du uste belar artifizialeko zelaian jokatzeak partida gehiegi aldatuko duenik.