
Petxarromanen debuta Athletic Clubekin
Petxarromanen debuta Athletic Clubekin
Donostiarra Reale Arenan estreinatu zen atzo eta Athletic Cluben historiako 631. lehoia bihurtu da
Alex Petxarromanek Athleticen lehen taldearekin debuta egin zuen atzo, Realaren aurkako derbiko 79. minutuan Oscar de Marcos ordezkatu ondoren. Donostiarrak txuriurdinen aurkako norgehiagokaren azken minutuak jokatu zituen, Athletic berdinketaren bila buru-belarri sartuta zegoela, nahiz eta jokalari bat gutxiagorekin jokatzen aritu.
Horrela, atzelariak Serranoren (RCD Mallorcaren aurka debuta egin zuen San Mamesen) eta Agirrezabalaren eta Vivianen (Elxen aurka, Martinez Valeron, 2021-22 Ligako lehen jardunaldiko partidan) estreinaldiei jarraipena eman die.
Lau jokalariek bat egin dute Nico Williamsen aurreko denboraldiko estreinaldiarekin, Ligako 33. jardunaldian, Real Valladolid CFren aurka, eta bost dira Marcelinoren aginduetara estreinatu diren jokalariak.
