undefined

Vanesa Gimbert, Athletic Cluben partida gehien jokatu dituen 10. jokalaria

Vanesa Gimbert, Athletic Cluben partida gehien jokatu dituen 10. jokalaria

Atzelariak 240. neurketa jokatu du elastiko zuri-gorriarekin eta norgehiagoka gehien jokatu dituzten jokalarien multzoan sartu da

Atzelariak 240. partida jokatu zuen larunbatean elastiko zuri-gorriarekin eta partida gehien jokatu dituzten jokalarien multzoan sartu zen.

Athletic Cluben eta Levante UD-ren arteko norgehiagokaren azken minutuak jokatu ondoren, Vanesa Gimbert atzelari eskarmentuduna Athleticekin partida gehien jokatu dituzten jokalarien TOP-10ean sartu da. Gurutze Fernandez aurrelari urretxuarraren marka berdindu du Gimbertek.

2013-2014 denboraldian iritsi zen eta, ordutik 40 gol egin ditu Lezaman daramatzan bederatzi denboraldietan. Aurtengo denboraldian gol bat egin du, Athletic Clubek 4-2 galdu zuen Betisen aurkako neurketan.

41 urterekin Primera Iberdrolako jokalaririk beteranoena izaki, zalantzarik gabe, Athletic Cluben atzealdeko eta historiako erreferentea da.