undefined

Juan Villorok bere hitz-jokoarekin liluratu du

Juan Villorok bere hitz-jokoarekin liluratu du

Idazle mexikarrak Marcel Beltranekin eta Galder Reguerarekin hitz egin zuen 2021 Thinking, Letrak eta Futbol jaialdiaren lehen literatur topaketan

San Mames BAT Iparreko aretoan 2021 Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren lehen literatur topaketa egin zen atzo. Juan Villoro idazle mexikarraren eta Marcel Beltran Panenkako kazetariaren arteko elkarrizketa izan zen, Galder Reguera Fundazioaren Proiektu Arduradunak gidatua. Juan Pablo Sorinek, azkenean, ezin izan zuen Bilbora etorri, eta aurretik grabatutako elkarrizketa baten bidez parte hartu zuen hitzaldian. San Mamesera hurbiltzerik ez zuenarentzat, solasaldia zuzenean igorri eta grabatu zen Athletic Cluben YouTube kanalean, eta osorik entzun daiteke HEMEN. 

Nola ez, literatura eta futbolaren arteko harremana izan zen partaideen arteko hizketagai nagusia. Juan Villoro, jaialdira egindako lehen bisitan gertatu zen bezala, futbolaren benetazko entziklopedia izan zen. Bere jakinduria izugarria da, baina bere ezagutzak baino are garrantzitsuagoa da gordetzen dituen pasadizo zenbatezinak kontatzeko erabiltzen duen talentu aparta. Villorok bere hitz-jokoarekin liluratu zuen, eta Marcel Beltran eta Galder Reguera hiztun handiekin batera San Mames BATeko Ipar aretora hurbildu zen publiko ugariari une atseginak pasarazi zizkion.

Gaur Iribar, Tirapu, Jon Maia eta Patxi Gaztelumendi

Gaurko jaialdia euskarari eta futbolari eskainia dago, bi gai ezberdin, baina Jose Anjel Iribar mito zuri-gorrian erabat pertsonifikatuak. Txopok euskararen sustapenari eskaini zion 1980ko maiatzaren 30ean Athletic Cluben eta Errealaren artean bere omenez ospatutako partidaren diru-bilketa. Besteak beste, Iribarren ekarpenari esker, ‘Mendia eta euskara’, ‘Arrauna eta euskara’ eta ‘Futbola eta euskara’ Antxon Ezeiza zine zuzendariaren film laburrak eman ziren ezagutzera. Berrogei urte baino gehiago igaro ondoren, aipatutako azken film honetaz eta ondoren Iribar, Ainhoa Tirapu eta Jon Maia bertsolariaren arteko solasaldiaz gozatu ahal izango dugu gaur, Patxi Gaztelumendi kazetariak gidatuta.

Hitzordua San Mames BAT Iparreko aretoan izango da (sarrera 12. atetik) arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa da aldez aurretik erreserba eginda esteka honetan HEMEN.

Athletic Club Fundazioak barkamena eskatu du Mikel Balenziagari okerreko data eman ziolako eta, akats horren ondorioz, futbolari zuri-gorriak ezin izango du solasaldi honetan parte hartu, berak nahi zuen bezala.