undefined

Lucia Garcia gol gosez itzuliko da Vallecasera

Lucia Garcia gol gosez itzuliko da Vallecasera

Levanteren aurka bere lehen gola sinatu zuen aurrelariak eta marka handitzeko gogoarekin itzuliko da igande honetan Vallecasera

Lucia Garcia goleatzaile gisa estreinatu zen denboraldi honetan Levanteren aurkako partidan. Espainiako selekzioarekin jokatzen duen aurrerlariak markagailua irekitzea lortu zuen Ane Azkonaren asistentzia bikaina aprobetxatuta. Horrela, Luciak, udako lagunarteko batean bi gol lortu ondoren, ligako bere lehen tantoa sinatu zuen talde granotaren aurka. Berak aitortu duenez, “tristura eta frustrazio une pertsonal batean” sartzen ari zen, oraindik ezin izan baitzen estreinatu denboraldi honetan. Aurreko denboraldian aurrelariak 16 gol sartu zituen, eta 2016-2017 denboraldian Lezamara iritsi zenetik lortutako gol-erregistrorik onena gainditu zuen.

Igande honetan, Athleticek Rayo Vallecanoren aurka neurtuko ditu indarrak Vallecasen eta “17” zenbakia janzten duen zuri-gorria iaz hat-tricka sinatu zuen zelaira itzuliko da. Iragan martxoan izan zen, taldeak bere unerik zailenak bizi zituenean, eta talde madrildarraren aurkako garaipenak bost partidako bolada ona luzatzeko balio izan zuen. Orain, lehoiek etxeatik kanpo hiru puntuak batu eta goiko postuetan borrokan jarraitzea bilatuko dute.

Aurrealariarekin hitz egin dugu, bera eta taldeak bizi duten uneari buruz gehiago jakiteko.