undefined

Zuzenean: Thinking, Letrak eta Futbola 2021

Zuzenean: Thinking, Letrak eta Futbola 2021

Jarraitu streaming bidez Athletic Club Fundazioak antolatutako jaialdiaren hirugarren jardunaldia San Mames BAT-etik

San Mames BAT-en Iparreko aretoan euskarari eta futbolari eskainitako jardunaldia ospatuko da, Jose Anjel Iribar handiak bere gain hartzen dituen bi gai, alegia. Txopok euskararen sustapenari eskaini zion bere omenaldian bildutako dirua. Beste ekimen batzuen artean, Antxon Ezeiza zine zuzendariaren ‘Mendia eta euskara’, ‘Arrauna eta euskara’ eta ‘Futbola eta euskara’ film laburrak eman ziren ezagutzera. Gaur, Iribar, Ainhoa Tirapu eta Jon Maia bertsolariaren arteko solasaldiaz gozatu ahal izango dugu, Patxi Gaztelumendi kazetariak gidatuta.