undefined

Lehoiek Rayoren aurka erreakzionatzeko gaitasuna neurtuko dute

Lehoiek Rayoren aurka erreakzionatzeko gaitasuna neurtuko dute

Bihar, igandea, 12:00etatik aurrera, Rayo Vallecanok Athletic Club hartuko du bere Kirol Hirian, Ligako hamargarren jardunaldian

Athleticek Vallecasen jokatuko du bihar Primera Iberdrolako hamargarren jardunaldia (12:00etan). Azken bi neurketetan galdu eta gero (Betis eta Levanteren aurka), lehoiak Madrilera joango dira, garaipenarekin topo egiteko asmoz. Vallecaseko Kirol Hiria zelai zaila da, belar artifizialeko zelaia non 2002-2003 denboralditik 18 partida jokatu dituzte lehoiek. Estatistikaren arabera, 9 garaipen, 2 berdinketa eta 7 aldiz galdu du Athleticek. Hori bai, liga azken aldiz irabazi zuenetik (2015-2016), zuri-gorriek ez dute Vallecasen; are gehiago, madrilera eginiko azken bi bisitetan irabazi egin dute.

Rayo, zailtasunetatik bizirik atera den taldea

Iraia Iturregiren taldea bosgarren da sailkapenean 16 punturekin eta Miguel Angel Quejigoren taldea azken-aurreko postuan dago, 4 punturekin. Joan den jardunaldian Vallecasen taldeak porrota erdietsi zuen Real Madrilen aurka, zortzigarren jardunaldian iritsi zen denboraldi honetan lortu duen garaipen bakarra, Sevilla FCren kontra. Emakumezkoen taldearen egoera dela-eta, beste urte batez talde madrildarraren egoera gorabeheratsua da. Zailtasunak zailtasun, denboraldi bakoitzean, Rayoko jokalariek bizirik irauteko gaitasuna erakutsi eta euren zelaia aurkarientzako zelai deseroso bihurtu dute.

Rayo Vallecano talde borrokalaria da, eta Pauleta, Bulatovic eta Millene nabarmentzen dira taldean. Horretaz gain, Patricia Larque erreflexu handiko atezaina da. Partida lehiatua izango delako aurreikuspenekin, lehoiek zelaira egokitu eta partidari erritmoa ezarri beharko diote; Betisen aurka egindako akatsak ez errepikatzea, aireko jokoak eta geldikako baloiak ere garrantzi handia hartuko dute Vallecasen.