undefined

TXAPELDUNAK!

TXAPELDUNAK!

Alaitasunaren erresuma: Athletic Genuinek Fair Play txapelketa hirugarren aldiz jarraian irabazi du eta garaipena handitasunez ospatu du

Athletic Club Fundazioak, Genuine taldeak, Tarragonako azken fasera Fair Playko bigarren sailkatuari bi puntuko aldearekin heltzen zen. SD Eibar Fundazioaren, SD Huescaren eta UD Las Palmasen aurka jokatu dituzten hiru partiden ondoren, gure benetako lehoiek titulu irrikatua berretsi dute, hirugarrena jarraian, futbolean jokatu duten kiroltasunari esker. Talde teknikoak eta Tarragonara joandako zurigorriek ezin hobeto babestu dute taldea, eta garaipena handitasunez ospatu dute. Beti bezala, poza eta giro ona dira nagusi Athletic Genuine pasatzen den tokitik, eta Fair Play bezalako garaipena lortzen bada, festa osoa eta biribila da.

Asteburuan besarkadak, irribarreak eta, azken finean, emozioak izan dira nagusi. Joan den ostiralean Lezamatik Tarragonara abiatu zenetik, Athletic Genuine primeran ibili da, azken fase ikusgarri honetan parte hartu duten beste 41 klubetako jokalariekin esperientzia partekatuz. Bi multzotan banatuta, “Compañerismo” eta “Deportividad”, Athletic Clubek hamazazpigarren postuan amaitu du kirol sailkapenean (Compañerismo taldean), baina gehien inporta duen txapelketa irabazi du, joko garbiarena.

Festak asteartean jarraituko du Lezaman, Tarragonara joan diren futbolariak asteko entrenamenduan euren taldekideekin elkartzen direnean. Zorionak Genuine! Txapeldunak!