undefined

Doako sarrera gure lehoiak Lezaman ikusteko

Doako sarrera gure lehoiak Lezaman ikusteko

Etorri zaitez Lezamara larunbat honetan (11:00etan) Athletic Club-Sporting Huelva partida ikustera eserlekurik ordaindu gabe

Larunbat honetan, 11:00etatik aurrera, Lezamako 2. zelaian Primera Iberdrolako hamaikagarren jardunaldiko Athletic Club eta Sporting Huelvaren arteko norgehiagoka jokatuko da. Sarrera librea izango da eta ez da ordaindu beharko gure lehoiak ikusteko.

Edonola ere, edukiera kontrolatzeko segurtasun-neurri gisa, Lezamako leihatilatik pasa eta gonbidapen pertsonal bat eskatu beharkod a lehoien partida ikusi ahal izateko.

Iraia Iturregik zuzentzen duen taldeak, sailkapenean hirugarren, denboraldi honetan garaipenik eskuratu ez duen aurkaria hartuko du etxean. Athleticek 19 puntu ditu eta talde andaluziarrak bost. Lehoiek aukera paregabea dute sailkapenaren goialdean jarraitzeko, datorren asteburuan nazioarteko konpromisoengatik Primera Iberdrolak beste etenaldi bat izan arte.