undefined

Bernabeuko partidarako sarrerak

Bernabeuko partidarako sarrerak

Real Madridek 300 sarrera bidaliko ditu, eta horietatik 30 klubaren konpromisoetarako erreserbatu dira, abenduaren 1eko partidari begira

Real Madrid taldeak 300 sarrera bidaliko dizkio Santiago Bernabeun jokatuko den norgehiagokarako, horietako 30 Klubeko konpromezuentzat gordetzen dira.

Partida hori ikusteko sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke azaroaren 23etik, asteartea, 10.00etatik, osteguna arte, azaroak 25, 16.00etara.

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña oficialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.

Sarreren prezioa 35 eurokoa izango da. San Mameseko txarteldegietan jasoko dira, azaroaren 27an, larunbata, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko, bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia eta jaiotze data adieraztea.