
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2021-22
- Real Madrid - Athletic Club
Real Madrid - Athletic Club


- 40' Benzema
KokapenaSantiago Bernabéu , Madrid
33.627 pertsona
Athleticek irabaztea merezi baina galdu egin du Bernabeun
Dozena erdi aukera oso argiak izan zituen eta Real Madrilen bakanetako batean kale egin zuen Benzemaren eskutik

Santiago Bernabeuko madarikazioa areagotu egin da gaur gauean, Athletic Club handi batek 1-0 galdu baitu Benzemaren golari esker, Courtoisen aurrean dozena erdi aukera oso argiak izan ondoren. Atezainak Raul Garcia eta Sanceten aukeretan bi geldiketa bikain egin ditu, eta hortaz, Marcelinoren jokalariek etxetik kanpo bere lehen porrota jaso dute. Zalantzarik gabe, oso emaitza bidegabea.
Izan ere, Athletic Real Madrid baino askoz gehiago izan zen soropilean finkatu, eta entrenatzaile zuri-gorriak esan bezala, lehen 20 minutuetan sufritu ondoren. Lehoien nahi eta ezina izan zen, eta ia dena egin zuten puntuak lortzeko: ate zuriaren aurrean asmatzea falta izan zitzaien.
Une horretatik aurrera Athletic esnatu zen: Muniainek baloi bat lerro artean hartu eta Iñaki Williamsi hutsunera bidali zion baina Militaok kornerrera desbideratu zuen. Berehala, aurrelariak beste jokaldi argi bat izan zuen, eta, hirurik gabe bi ez daudenez, Raul Garciaren lehen abagune ikaragarria iritsi zen 26. minutuan. Muniainek falta jaurtiketa batean nafarraren burura bidali zuen bigarren zutoinean, baina bere burukada ate aurrean Courtoisek bikain atera zuen esku batekin gorputzaren azpitik.
Unai Simon ere beste atean zegoen eta Kroosen jaurtiketa ona gelditu zuen. Zorte txarra 39. minutuan agertu zen lehoientzat klasikoaren gol bakarra heldu zenean. Asensioren jaurtiketa areako aurrealdetik Simonek desbideratu zuen, eta Modricek jaurtiketa egiteko ahaleginean Benzemari gol pasea nahi barik eman zion, eta azken honek, beti bezala ondo kokakuta, sareetara bultzatu baino ez zuen egin.
Bigarren zatian, Athleticen nagusitasuna areagotu zen. De Marcos Lekueren ordez zelairatu zen, eta Raulek Dani Garciari emandako atzeko pasea ez zen nahi bezala amaitu Lucas Vazquez tartean zegoelako baloia urruntzeko. Aukera gehiago sortu ziren bata bestearen atzetik: Nuñezek buruz kanpora bidali zuen Muniainen falta jaurtiketa batean. Eta 76. minutuan, Sancetek erregate zoragarria oparitu zuen futbol zelai zurian, eta berriz ere Cortouisek loria saihestu zuen. Vesgak eta Yerayk ere buruz izan zuten berdinketa azken minutuetan, madrildarrak Simonengana hurbildu gabe zeudela. Sinestezina, baina egia.
Hamaikakoan

Courtois
E. Militao
Alaba
Kroos
Benzema
Modric
Asensio
Casemiro
Lucas V.
Vini Jr.
F. Mendy
Ordezkoak
Rodrygo
Valverde
Camavinga
Nacho
Lunin
Carvajal
Vallejo
Hazard
Marcelo
Jovic
Isco
Mariano
Entrenatzaileak
Carlo Ancelotti

Real Madrid
Hamaikakoan

Courtois
E. Militao
Alaba
Kroos
Benzema
Modric
Asensio
Casemiro
Lucas V.
Vini Jr.
F. Mendy
Ordezkoak
Rodrygo
Valverde
Camavinga
Nacho
Lunin
Carvajal
Vallejo
Hazard
Marcelo
Jovic
Isco
Mariano
Entrenatzaileak
Carlo Ancelotti

Athletic Club
Hamaikakoan
