undefined

Lucia Garcia, Espainiako selekzioaren deialdian

Lucia Garcia, Espainiako selekzioaren deialdian

Aurrelari zuri-gorria nazioarteko bi norgehiagokatan egongo da

Lucia Garcia Espainiako selekzioak deitu du hurrengo bi partida ofizialak jokatzeko, min hartuta dagoen Nerea Eizagirreren ordez.

Australiako eta Zeelanda Berriko 2023ko Munduko Txapelketarako sailkapena du jokoan Jorge Vildak zuzentzen duen taldeak eta azaroaren 25ean Faroe Uharteak eta 30ean Eskozia hartu beharko ditu. Bi neurketak 21:00etan izango dira Sevillako La Cartuja estadioan.