undefined

Bazkideentzako kuoten kalkulu berriari buruzko azalpena

Bazkideentzako kuoten kalkulu berriari buruzko azalpena

Jon Ander de las Fuentes kontalariak eta Jon Berasategi zuzendari nagusiak 2021/22 ekitaldiko Aurrekontuan izandako aldaketak azaldu dituzte

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeko kontalariak, Jon Ander de las Fuentesek, eta Zuzendari Nagusiak, Jon Berasategik, prentsaurrekoa eskaini dute San Mamesen Ezohiko Batzar Nagusiaren aurretik. Bertan, azaroaren 30ean bazkide konpromisarioen aurrean bozkatuko den Aurrekontua eta bazkideentzako kuotaren kalkulu zehatza azaldu dute.

Gauzak horrela, Klubak argi gehiago eman die hainbat gairi; hala nola, Klubaren bi Egun-erdi zenbatzearen zergatiari. Orduan, 2019-20 denboraldian, 25.829 bazkideri itzuli behar izan zitzaizkien pandemian jokatutako eta San Mames hutsik zuten Atletico eta Real Madrilen aurkako ordainezko partidak. Halaber, COVID kuota 120 eurotik 85era zergatik murrizten den azaldu da; hau da, 2021-22 denboraldirako bazkide-kuoten bidezko sarrera ekitaldi arrunt oso baten berdina izatea aurrekontuan sartzea ahalbidetzen duen zenbateko lineala, Zuzendaritza Batzordeak 2021eko urrian proposatu zuen bezala.

Hilaren 30eko Batzarrean proposamena onartuz gero, bazkideen gainerako % 35ak 27,3 euro gehiago ordainduko lituzke batez beste,  ia guztiek aurreko proposamenean beren kuota mugatua zutelako. Era berean, berriro gogorarazi da aurrerakina eskatu dutenek kontuan hartu beharko dutela likidazioa jasotzerakoan, izan dezaketen itzulketa-eskubidearen konturako aurrerapena baita. 8.317 bazkidek eskatu eta jaso zuten 2020ko uztailean.

Horrekin guztiarekin, Batzarreko kontulariak “aurrekontu hauek onartzeko beharra” eskatu die bazkide konpromisarioei, “klubaren datozen zazpi hilabeteak ziurtatzeko eta egonkortasuna emateko”. De las Fuentesek onartu duenez, “Pandemiaren egoerak ez du lagundu, baina jada iragana da eta aurrera begiratzea egokitzen zaigu. Aparteko neurri hau gure gizarte-masari proposatzen diogu, kluba behar bezala prestatuta uzteko, kirol zein arlo ekonomikoan, lekukoa hurrengoari beldurrik gabe emateko”.