undefined

Matxismoaren aurkako mosaikoa San Mamesen

Matxismoaren aurkako mosaikoa San Mamesen

Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera eginiko ekintza batean, Katedrala morez tindatuko da Athletic-Granada partidaren atarian

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, San Mamesek mosaiko more handi bat erakutsiko du biharko Athletic-Granada partidan.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera egindako ekintza da, Katedraleko harmaila guztietarako pentsatua. Milaka kartoi morez osatutako kartulina moreak banatuko dira eserlekuetan, eta Athletic Cluben ereserkia entzuten den bitartean eta bi taldeetako jokalariak berdegunean sartzen diren unean, zelaira bertaratutakoek horiek altxa eta mosaikoa osatuko dute.

Matxismoa indarkeria da. San Mames beti eredu!