
Real Madrid CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Real Madrid CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Real Madrid CF taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea amaitu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute
Real Madrid CF taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea amaitu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute
Sarreren prezioa 35 eurokoa izango da. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta bazkide onuradunaren txartel originalak aurkeztu.
Sarrerak eskatu dituzten bazkideek larunbatean, azaroak 27, 10:30etik 13:00tara eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.
Sarrerak hartzeko bazkide saridunen karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia eta bidaia plana adieraztea ere. Publikoak ere sarrerak eros ditzake. Pertsona bakoitzak bakarrik lau sarrera erosi ahalko ditu dokumento bera betetzen. Ohartarazten da sarrera guztiak izendunak izango direla eta ez dela onartuko aldaketarik egitea.
Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.
Erlazionatutako partidak
Real Madrid - Athletic Club

