undefined

Genuine taldeari omenaldia San Mamesen

Genuine taldeari omenaldia San Mamesen

Athletic Genuine taldeko jokalari guztiak Katedraleko berdegunera irtengo dira atsedenaldian eta Fair Play txapelketako hirugarren titulua zale zuri-gorriei eskainiko diete

Athletic Club Fundazioak, adimen-urritasuna duten pertsonek osatzen duten Genuine taldeak, omenaldi beroa eta merezitakoa jasoko du Athletic Club eta Granada CF taldeen arteko partidaren atsedenaldian. 45 jokalariek, teknikariekin batera, Katedraleko berdegunera salto egingo dute eta zelai erditik zale zuri-gorriei eskainiko diete garaipen berria. 42 klubek parte hartzen dute gaur egun LaLiga Genuinen, beraz, meritu izugarria du hirugarren aldiz jarraian kiroltasun txapelketa irabazteak.

Genuine taldeko lehoiek San Mameseko omenaldia jasoko duten bigarren aldia da, futbolean jokatzen duten kiroltasuna eskertzeko. 2018ko urrian, Athletic Club Fundazioak, zuri-gorrien eta Valentzia CFren arteko partidaren atarian, Ohorezko Sakea egin zuen, 2017/18 denboraldiko Fair Play txapelketa irabazi ondoren. Ilusio handiko uneak, pasatzen den tokiatik poza eskaintzen duen giza taldearentzat.

Adimen urritasuna duten futbolariek osatutako Genuine taldea egiteko, Adizmi, Fundación Síndrome de Down, Gaude, Geu Be, Gorabide eta Haszten elkarteek parte hartzen dute. Hirugarren titulu hau ere elkarte hauei esker da.