undefined

Getafe CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Getafe CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Ez da zozketarik egingo Coliseum Alfonso Perez zelaian jokatuko den partidarako eta izena eman duten pertsona guztiek sarrera erosi ahal izango dute

Getafe CF taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea amaitu eta gero, apuntatu diren bazkide guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute.

Sarreren prezioa 40 eurokoa izango da. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta bazkide onuradunaren txartel originalak aurkeztu.

Sarrerak eskatu dituzten bazkideek ostegunean, abenduak 2, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia eta bidaia plana adieraztea ere. Publikoak ere sarrerak eros ditzake. Pertsona bakoitzak bakarrik lau sarrera erosi ahalko ditu dokumento bera betetzen.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.