undefined

2021eko Ezohiko Batzar Nagusia eratu da

2021eko Ezohiko Batzar Nagusia eratu da

19:30ean Euskalduna Jauregira 427 bazkide konpromisario bertaratuta, gai-zerrendako puntua garatzen hasi da Batzarra

2021keo azaroaren 30ean, 19:30ean, Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusia bigarren deialdian behar bezala eratutzat jo da, Estatutu Sozialen 29. artikuluak ezartzen duen moduan, bazkide konpromisarioen %10ak baino gehiagok parte hartu duelako une horretan, guztira, 427 bazkide bertaratu direlako Bilboko Euskalduna Jauregira.

Klubeko Zuzendaritza Batzordeko kide guztiek osatzen dute Batzar Nagusiko mahaia, eta Ezohiko Batzar Nagusiko presidente eta idazkari gisa jarduten dute Aitor Elizegi jaunak eta Fernando San Jose jaunak. Azken honi dagokio, presidenteak hala eskatuta, Batzarra zuzentzea.

Gai-zerrendako puntu bakarra honakoa da:

LEHENA: 2021/22ko Ekitaldi Ekonomikorako Aurrekontua onartzea, hala badagokio.