undefined

Athletic Cluben Ezohiko Batzar Nagusia gaur arratsaldean izango da

Athletic Cluben Ezohiko Batzar Nagusia gaur arratsaldean izango da

Bazkide konpromisarioen hitzordua Euskalduna Jauregian egingo da, 19:15etatik aurrera

Athletic Cluben Ezohiko Batzar Nagusia gaur asteartea, azaroak 30, izango da (19:15ean lehen deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian). Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean Klubeko beste Batzar bat berriro jasoko du 2021-2022ko aurrekontuak onartzeko, hala badagokio, joan den urriaren 23an San Mamesen burutu zenaren ostean. Batzar osoa zuzenean jarraitu ahal izango da gure Youtubeko kanalaren bidez, eta aldibereko emisioa egongo da zeinu-mintzairarekin.

Batzarra aurrez aurrekoa izango da, eta bazkide konpromisarioek gai-zerrenda bakarraren bozketa ere modu horretan egingo dute.

EZOHIKO BATZAR NAGUSIAREN GAI-ZERRENDA:

  • LEHENA: 2021-2022 ekitaldi ekonomikorako aurrekontua onartzea, hala badagokio.