undefined

Partida aurrekoa: Real Madrid vs Athletic Club (LaLiga 9. J)

Partida aurrekoa: Real Madrid vs Athletic Club (LaLiga 9. J)

Lehoiek gaur gauean Santiago Bernabeun jokatuko duten partidari begira jakin behar duzun guztia

Athletic Clubek partida gogorra jokatuko du gaur gauean Santiago Bernabeun. Lehoiek Real Madrid liderrari egingo diote bisita txapelketaren 9. jardunaldiari dagokion partidan. Lehiaketa Batzordeak atzeratu egin zuen partida, Ligako jokalari hegoamerikarrek CONMEBOLeko nazioarteko kanporaketak jokatu behar zituztelako.

Lehoiak, zortzigarrenak, lan ona egiten saiatuko dira beti zaila den zelai batean, Europako postuekiko aldea murrizteko helburuarekin. Rayo Vallecano, seigarren sailkatua, lau puntura dago gaur egun. Aipatzekoa da Athleticek ez duela galdu etxetik kanpo denboraldi honetan.

Deialdia

Marcelinok 22 jokalari deitu ditu gaur Real Madrilen aurka indarrak neurtzeko. Iñigo Martinezen lekua, aurreko neurketan kanporatuta izan zena, Aitor Paredes lehoikumeak hartu du, eta Jokin Ezkietaren ordez Julen Agirrezabala atezaina sartu da. Villalibre, Vivian, Yuri eta Peru Nolaskoain, lesionaturik, baja izango dira.

Marcelino

Errepasa itzazu Santiago Bernabeu zelaian gaur jokatuko den neurketaren aurretik Athletic Clubeko entrenatzailea den Marcelino Garcia Toralek eginiko hausnarketak.

Aurkaria

Athletic Clubek bezala, Real Madril CF taldea, 1902an sortua, Lehen Mailan lehiatu da beti 1928an sortu zenetik. Palmaresean 34 Liga, 19 Kopa eta 13 Txapeldunen Liga nabarmentzen dira. Santiago Bernabeu estadioan jokatzen du, 81.000 ikuslerentzako edukierarekin, eta gaur egun LaLiga Santanderreko 1. postuan dago kokatuta 33 punturekin. Carlo Ancelottik bigarren etapa bizi du talde zuriaren entrenatzaile gisa, 2013-14 eta 2014-15 denboraldietan zuzendu ondoren.

Real Madrilek sei partida egin ditu galdu gabe, eta horietatik bostetan garaile atera da. CA Osasuna bakarrik izan zen Madrilgo berdegunean berdinketa lortzeko gai duela hilabete baino gehiago.

Estatitstikak

1928an LaLigan jokatu zuten lehen partidatik, Real Madrilek eta Athleticek 180 partida jokatu dituzte maila gorenean, eta lehoiek balantze negatiboa dute: 51 garaipen, 36 berdinketa eta 93 porrot.

Santiago Bernabeun jokatutako partidei dagokienez, Athleticek 13 garaipen, 17 berdinketa eta 60 porrot ditu.

Santiago Bernabeun jokatutako azken bost partidetatik, Athleticek ezin izan ditu hiru puntu lortu. Hiru porrot eta bi berdinketa izan dira lehoien azken borrokaldietan lortutako emaitzak.

Kontsultatu estatistikak osoarik Real Madrilen aurka.

Athleticzaleak munduan

Global-kick-off-times-LaLiga-MD9-Real-Madrid-Athletic-Club-01-12-2021

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.