undefined

Denboraldiko irteerarik zailena

Denboraldiko irteerarik zailena

Zuri-gorriek Primera Iberdrolako 12. jardunaldia jokatuko dute FC Bartzelonan aurka larunbateko 12:00etan

Larunbat honetan, zalantzarik gabe, lehoiek denboraldiko irteerarik zailenari aurre egingo diote. Athleticek FC Barcelona bisitatuko du, aurreko bi edizioetako liga txapelduna eta Champions Leagueko garailea. Talde gorri-urdinari buruz hitz egitea 2019ko otsailaren 13tik etxean galtzen ez duen talde bati buruz hitz egitea da; bi urte baino gehiago daramatzate kataluniarrek bere zelaian amore eman gabe. Aurreko denboraldian liga txapelketa irabazi zuten 99 puntu lortuta (bakarrik partida bat galduta) eta +152ko gol diferentziarekin. Aurten ez dirudi gauzak desberdinak direnik. Jonatan Giraldez aulkian dela, taldeak garaipena lortu du hamaika jardunaldietan, 68 gol sartuta eta hiru bakarrik jasota.

Egoera horren aurrean, lehoiak Bartzelonara joango dira bihar, Europako talderik onenari aurre egiten saiatzeko eta duela bi urte baino gehiagotik inork lortu ez duena lortzeko. Iraia Iturregiren taldeak laugarren postuan jarraitzen du 20 punturekin eta geldialdiaren ostean abendu gogorra hasiko da lau partidarekin. Bartzelonaren aurka puntuak lortzeko, zuri-gorriek euren bertsiorik oldarkorrena eta solidarioena erakutsi beharko dute, eta gainera golari begira ondo aritu beharko dute. Athletic Clubek nazioarteko jokalariez jositako taldea izango du aurrean eta izendatu berri duten Alexia Putellas Urrezko Baloia izango da talde blaugranaren buru. Hori bai, beste lau jokalarik (Sandra Paños, Irene Paredes, Lieke Martens eta Jennifer Hermoso) aukera izan zuten saria lortzeko ere.

Estatistikak larunbateko erronkaren zailtasuna indartzen du; izan ere, Bartzelonan jokatutako 15 norgehiagokatan zuri-gorriek zortzi aldiz galdu dute, eta bi berdinketa eta bost garaipen lortu dituzte. Lehoien azken garaipena 2017/2018 denboraldian izan zen, partidaren azken txanpan Lucia Garciak egindako gola erabakigarria izan zen Joseba Aguirreren taldearen alde.