undefined

Athletic Cluben gutuna LaLiga-ko klubei

Athletic Cluben gutuna LaLiga-ko klubei

Atzoko jardunaldian, Ibaiganek, FC Barcelona eta Real Madrid CF taldeekin batera, gutun bat bidali zuen, kluben patronalak eta CVCk aurkeztutako finantzaketa-konponbide alternatiboarekin

Athletic Clubek bere bazkide eta jarraitzaileekin partekatu nahi du herenegun, FC Barcelona eta Real Madrid CF taldeekin batera, LaLigako klubei, Espainiako Gobernuari, CSDri, eta RFEF eta LaLigako presidenteei bidali zien komunikatua.

Gutun honek finantzaketa alternatiba bat planteatzen du LaLigak eta CVCk eskaintzen dutenaren aldean. Athletic Clubek abuztuaren 12an adierazi zuen jarrera ofizialetik ez du aldentzen.

Proiektu Jasangarria: klubentzako finantzaketa arrazional eta iraunkorra.

Klub agurgarriok,

Lehenik eta behin, berriro esango dizuegu erabat jabetzen garela espainiar futbolaren sektoreak dituen finantza-zailtasunez. COVID pandemiak gure jardueran eragin dramatikoa izan duenez, estadioak itxi behar izan ditugu eta gure diru-sarrerak murriztu egin dira, aurrekaririk gabe. Oraindik ez gara guztiz suspertu jasotako galeretatik. Hori dela eta, sinetsita gaude espainiar futbolak konponbide finantzario arrazional eta iraunkorra behar duela, guztiok normaltasuna berreskuratu eta etorkizunari baikortasunez aurre egin ahal izateko. Gutun honetan gure ustez konponbiderik onena dena proposatzen dugu.

Gogorarazi nahi dizuegu, halaber, gure klubek 1929az geroztik, zuekin guztiekin batera, buru belarri lagundu genuela Ligaren historia eraikitzen, gaur egun munduko kirol-lehiaketa nagusietako bat dena. Lehiarekin dugun konpromisoa eztabaidaezina da.

Ehun urtetik gorako konpromisoaren ikuspegitik, ikusgarritasunari eta haren bideragarritasunari dagokionez, joan den abuztuan, Ligak arrisku-kapitalaren funtsarekin planteatutako operazioaren aurkako jarrera ulertu beharra dago: “Liga Bultzatu” izeneko proiektua, orain, berriz formulatuta dagoena, irregulartasun larriekin eta futbolarentzat erabat kaltegarria izan daitekeena (bai forman eta bai bere oinarrian ere).

Orain, historiako une zehatz honetan, finantza-merkatu globalek epe luzerako proiektuak modu jasangarrian finantzatzeko aukera ekonomikoak eskaintzen dituzten honetan, LaLigak eta CVC erakundeak planteatutako eragiketari aurre egin behar diogu, ekonomiaren arloan gure futbolaren etorkizunari kalte egingo baitio.

CVC ezin da jo espaniar futbolaren bazkide estrategikotzat, baizik eta, denek dakiten bezala, finantza-inbertitzaile gisa ulertu behar dugu. Horren erakusgarri da CVCk finantza-exekutiboen talde txikia duela, eta gure ekonomiako hainbat sektoretan esku hartzen duela; hala nola, energiaren sektorean, ehungintzan, elikagaien industrian, telekomunikazioetan, jatetxeetan eta azpiegituretan, besteak beste. Era berean, CVCren kudeatzaileek jendaurrean iragarri zuten “Liga Bultzatu” proiektutik bereizteko asmoa zutela, gehienez ere “8 urtetik 10 urtera” bitarteko epean, eta beren posizioa beste inbertitzaile bati helaraziko ziotela, nahiz eta kluben gaineko hipoteka indarrean egon 50 urtean. Ez dira bazkide estrategikoa, inbertitzaile finantzarioa baizik.

Eta, finantza-inbertitzaile gisa, espainiar futbola “bultzatzeko” proposamena, funtsean, arlo horretako espezialistak bilatu eta kontratatzean datza, Liga hazten laguntzeko. Argi dago Ligak bere hazteko potentziala maximizatzeko beharrezkoak diren kontratazioak egin ditzakeela eta egin behar dituela, baina bere bitartekoekin egin behar du, bere independentziari uko egin gabe, bere negozioaren jabetza osoa galdu gabe eta klubek beren etorkizun ekonomikoa hipotekatu gabe.

Bestalde, ez dugu ahaztu behar klub espainiarrek, gaur egun, munduko kirol-lehiaketa garrantzitsuenetako bat osatzen dutela, eta, ondorioz, finantza-merkatu globaletan oso arrazoizko diren finantza-iturrietarako sarbide pribilegiatua dutela, arrisku-kapitaleko funtsek eskaintzen dituztenak baino baldintza askoz erakargarriagoetan. Arduragabea izango litzateke alternatiba arrazionalen eta jasangarrien bideragarritasuna ez aztertzea, inolako erabaki konponezinik hartu aurretik.

Sektore honetan finantzaketa-eragiketetan dugun esperientzian oinarrituta – oso berria –, eta gure finantza- eta lege-aholkulariekin prestakuntza-lan egokiak egin ondoren, prest gaude epe luzerako, jasangarria, arrazionala eta legala den eta, gutxienez, behar bezala aztertzea merezi duen “Proiektu Jasangarria” denontzako irtenbide finantzario alternatibo bat aurkezteko:

  • Proiektu Jasangarriak Ligako eta Primera RFEFko klub guztiei CVCk eskainitako kapital bera jasotzeko aukera eskainiko die, kostu eta epe askoz hobeak bere gain hartuz.
  • Proiektu Jasangarriak aukera emango du eragiketa egituratzeko, kostu erreal eta oso batekin. Urtean %2,5 – %3,03 inguru klubentzako, eta, gehienez ere, 25 urterako.
  • Proiektu Jasangarria eta LaLigak CVCrekin sustatutako proposamenaren alderatzea, beti ere Ligak “LaLiga Bultzatu” proiektuan emandako datuetatik abiatuta, eta betiere “oinarrizko kasua” deritzonetik abiatuta:
    • LaLiga Bultzatu proiektuaren finantza-kostu osoa 13.100 milioi eurokoa izango da, eta klub espainiarrek ordainduko dute 50 urtean, CVCk 2.000 milioi euroko inbertsioa egitearen truke (gainera, ditu kantitate hau ez dute lehen egunean ordainduko, 4 urtean zatituta baizik).
      – Proiektu Jasangarriaren finantza-kostu osoa, klubek 25 urtean zehar jasango dutena, 900 milioi eurokoa izango da, finantzatzaileek guztira 2.000 milioi euroko inbertsioa egitearen truke (klubei lehenengo urtean ordainduko zaie, inolako zatikapenik gabe).

      Ondorioz, Ligak eta CVC-k aurkeztutako “oinarrizko kasuaren” arabera, Proiektu Jasangarriak 12.200 milioi euro aurrezteko aukera emango die Espainiako klubei, eta 15 aldiz proposamen ekonomikoagoa izango da, 25 urterako konpromisoak soilik jasotzen dituena, eta ez 50 urterako.

  • Proiektu Jasangarriak zaindu egiten du, halaber, aplikatzekoa den araudia betetzen dela, eta, bereziki, 5/2015 Errege Lege Dekretua, klubek zuzenean egituratzen baitute hau, Ligaren zuzeneko partaidetzarik gabe. Honela:
    – Ez da urratzen klubek ikus-entzunezko eskubideen gainean duten zuzeneko jabetza, eta ez zaie kalterik egiten hirugarrenen eskubideei;
    – Ez dira erabiltzen helburu artifizialak dituzten kontabilitate-egiturak eta kontzeptuak (alderdi honi buruz La Ligak orain planteatutako proposamena irregularragoa da, oraindik, abuztuan aurkeztu eta erretiratu zuena baino). -y retirada- en agosto); y
    – Ez zaio ematen futbol mundutik kanpoko erakunde bati Ligaren kudeaketan eta gobernantzan inolako partaidetzarik.

Amaitzeko, harrigarria da, hemen aurkezten duguna bezalako finantza-alternatiba bideragarri, arrazoizko eta jasangarriak egonik, Ligatik prozesu lehiakor, ireki eta garden bat bultzatu ez izana, klub guztientzako finantza-baldintzak maximizatzeko helburuarekin. Oraindik garaiz gabiltza horretarako.

Hausnarketarako deia egiten diegu futbol eragile eta arduradun guztiei. Ezinbestekoa da zentzuz jokatzea eta eskura dauden alternatiba guztiak aztertzea (hemen planteatzen den Proiektu Jasangarria edo antzeko onurak ematen ditzakeen beste edozein egitura, esaterako), klubei beren finantza-arazoak zentzuz eta modu iraunkorrean konpontzeko aukera emateko, irregulartasun larririk egin gabe eta mende erdian zehar espainiar futbolaren etorkizuna oztopatu gabe.

Zuen eskura jartzen ditugu gure esperientzia eta baliabideak, elkarrekin lan eginez, Proiektu Jasangarria edo zentzu ekonomikoa duen eta legezkotasuna behar bezala errespetatzen duen beste edozein eragiketa gauzatzeko.

Besarkada bero bat,

Aitor Elizegi, Athletic Club
Joan Laporta, Fuutbol Club Barcelona
Florentino Peerez, Real Madrid Club de Futbol