undefined

Sarrera doan lehoien euskal derbiaz gozatzeko

Sarrera doan lehoien euskal derbiaz gozatzeko

Zatoz larunbat honetan (12:00etan) Athletic Cluben eta Alavesen arteko Lehen Mailako lehen derbia ikustera

Athletic Clubek eta Alavesek larunbat honetan (12:00etan, 2. zelaian) jokatuko duten partida doakoa izango da Lezaman, zuri-gorrien instalazioetara hurbildu nahi duen ororentzat. Nolanahi ere, zelaiaren edukiera kontrolatzeko segurtasun-neurri gisa, beharrezkoa izango da partidarren aurretik Lezamako leihatiletatik pasatzea gonbidapena eskatzeko eta horrekin jokalekura sartzeko.

Bi euskal taldeen arteko lehen derbia izango da Lehen Mailan, eta, gainera, oso berdinduta doaz biak Primera Iberdrolako sailkapenean, denboraldia era bikinainean hasi baitute. Arabako taldea laugarren postuan dago 20 punturekin eta zuri-gorriak bosgarren postuan daude puntu bat gutxiagorekin.