undefined

Athletic – Sevilla: Informazio praktikoa

Athletic – Sevilla: Informazio praktikoa

Athletic Club – Sevilla FC partidara joango diren pertsona guztientzako datu interesgarriak (larunbata, 21:00etan)

San Mamesen 2021/22 Ligako 17. jardunaldiko Athletic Club eta Sevilla FC taldeen arteko partida jokatuko da larunbat honetan (21:00etan). Jarraian, Katedralera hurbilduko diren pertsona guztientzako informazio erabilgarria.

Ateen irekiera

San Mamesera sartzeko ateak 19:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzeko prozesua arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidu baten hasieraz lasai gozatu ahal izateko. Partida aurrekoa irakurri hemen. 

Zure bazkide-txartelarekin sartu edo lagatu

Bazkideak Athletic Cluben txartel fisikoarekin edo txartel digitalarekin sartu ahal izango dira zelaira. Azken hau Athleticen appeko TXARTELA atalean dago eskuragai.

Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala beste athleticzale bati lagatzeko aukera duzula zure mugikorraren bidez. Partida hasi baino 2 ordu lehenago egin ditzakezu lagapenak.

Deskargatu appa, oraindik egin ez baduzu, honako esteka hauetan: Android | iOS

Neurri sanitarioak

COVID-19ak kutsatutako pertsonen kopuruak gora egin duenez, LABI osasun-neurriak eguneratzera behartu duena, agintariek kontu handiz ibiltzeko eta prebentzio-neurriak betetzeko eskatu dute.

Horregatik, Athletic Clubek partidara bertaratzen diren guztiei zelaian osasun-neurriak errespetatzeko eskatzen die, batez ere sudurra eta ahoa estaltzen dituen maskara erabiltzea, partida osoan zehar. Musukoa erabiltzeak elkar babesten gaitu.

Sarreren salmenta

Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi hauetan egongo dira irekita (ikus agiri ofiziala):

  • Larunbata, 11: 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera (partida hasi baino bi ordu lehenago)

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibo partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Pertsona bakoitzak lau sarrera baino ezin izango ditu erosi, eserlekuak agortu arte.

San Mames BAT sarrerak

Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko Eraztun Nagusirako, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Xehetasunak ikusi

San Mames BAT sarrerak online erosi

Sarrera A, D eta E ateetatik egingo da (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).

Mugikortasun urriko pertsonentzako sarrerak

Mugikortasun urriko pertsonentzako sarrerak, lehen harmailetako azken lerroan daudenak eta kaletik inolako oztoporik gabe sar daitezkeenak, leihatiletan bakarrik eros daitezke. Horretarako, ezinbestekoa izango da mugikortasun murriztuko ziurtagiria eta sarrera mota hori behar duen pertsonaren jatorrizko NANa aurkeztea. Klubak sarrera bat (doakoa) emango dio laguntzaileari, baldin eta mugikortasun murriztuko ziurtagiriak hirugarren pertsona baten laguntzaren beharra adierazten duen. Erosteko unean, pertsona honen izen-abizenak eman beharko dira.

Talde bisitariaren zaleentzako sarrerak

Indarrean dagoen legeriaren arabera (203/2010 Errege Dekretua), sarrerak Club/SAD bisitariaren bidez soilik salduko dira, tokiko zaleengandik behar bezala bereizitako eremu batean.

Athletic Clubek beretzat gordetzen du beste kanal batzuetatik erositako sarrerak dituzten talde bisitariaren zaleei zelira sarrera ukatzeko eskubidea, baldin eta horretarako prestatutako gunean ez badaude.

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean dagoena) 10:00etatik 00:00etara egongo da zabalik, etenik gabe. Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula zure eskaerak.

Ostalaritza

Gozatu partiduaz Geuria!, San Mameseko 13. eta 14. ateen artean dagoen gure kirol tabernan, gune honek edari eta janari eskaintza zabala eta partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera eskaintzen du eta. Establezimenduak, gainera, 19:30etik aurrera, zure kontsumizioa eskatzeko aukera ematen du bere barretatik estadioaren kanpoaldera.

La Campa de los Ingleses taberna 10:00etatik 18:00etara egongo da zabalik eta San Mames Jatetxeak bazkalorduan bakarrik irekiko du (13:00etatik 18:00etara).

Establezimendu hauetan sartzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren indarreko osasun-araudiari jarraituz, COVID pasaportea aurkeztu beharko da.

Gainera, zelai barruan banatutako tabernek partida hasi baino ordubete lehenagotik eskainiko dute zerbitzua. Gogoratu, partida hasi baino 24 ordu lehenagotik atsedenaldira arte) zure eskaera ONLINE TABERNAren bidez egin dezakezula (appean sartzeko botoia aurkituko duzu) eta, horrela, edaria edo janaria jasotzean ilarak saihestu ditzakezula.

AC Museoa eta San Mameseko Tourra

Partida eguna denez, San Mameseko Tourragoizez bakarrik egongo da zabalik larunbatean (10:00etatik 14:00etara), baina igandean egin ahal izango da ohiko ordutegian, 10:00etatik 20:00etara.

Athletic Club Museoak bere zerbitzuak eskainiko ditu (20. atearen ondoan) larunbatean (10:00etatik 18:00etara) eta igandean (10:00etatik 20:00etara).