undefined

Athletic-Real Madrid partidarako sarreren salmenta

Athletic-Real Madrid partidarako sarreren salmenta

Erosi zure eserlekuak abenduaren 22an San Mamesen jokatuko den LaLigako neurketarako

Abenduaren 22an, asteazkena, 21:30ean San Mamesen jokatuko den Athletic Club eta Real Madrid CF taldeen arteko LaLigako 21. jardunaldiko partidarako sarrerak eskuragai daude jada Athletic Clubeko webgunean.

Halaber, San Mameseko leihatiletan sarrerak abenduaren 21an, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara erosi ahal izango dira, baita abenduaren 22an ere, 10:30etatik 13:00era eta 19:30etik aurrera.

Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.