undefined

Batu zaitez Club Athleticera!

Batu zaitez Club Athleticera!

Gozatu deskontuez, esperientzia paregabeez eta San Mameserako sarrerak erosteko lehentasunaz Athletic Fundazioaren proiektu solidarioak babesten dituzun bitartean

‘Club Athletic’ zale paregabeen gune pribilegiatua da. Bertan, abantaila paregabeak izango dituzu, baita welcome pack bat ere, adinaren arabera pertsonalizatutako opari erakargarriekin. Eta hori guztia, Athletic Club Fundazioari bere proiektu sozialak, kulturalak, kirolekoak eta ingurumenekoak gauzatzen laguntzen diozun bitartean..

Urtero 50 €ko dohaintza eginez, Club Athleticeko kideek gizarte hobe baten aldeko lana garatzen lagunduko dute. Trukean, jarraitzaileek onura esklusiboak jasoko dituzte: denda ofizialetan eta AC Museoan deskontuak, esperientzia paregabeetarako sarbidea, San Mamesen gure partidetarako sarrerak erosteko lehentasuna eta Lezamako partidetarako doako sarrera.

Izena eman ondoren, Club Athleticeko kideek Gorritazuria txartel pertsonalizatua jasoko dute, komunitateko kide esklusibo gisa akreditatuko dituena eta Klubaren abantaila guztien onuradun egingo dituena.

Athleticekoa bazara, egin zaitez Clubekoa!

Bat egin orain!