undefined

Patxi Salinas, Bilbao Athleticen entrenatzaile berria

Patxi Salinas, Bilbao Athleticen entrenatzaile berria

CD Basconiako entrenatzaileak, orain Carlos Gurpeguik zuzenduko duena, Imanol de la Sotaren lekukoa hartuko du Primera RFEF-en

Patxi Salinasek, CD Basconiako entrenatzaileak, Bilbao Athleticen ardura hartuko du denboraldi honetan geratzen diren hilabetetan. San Adriango entrenatzaileak Imanol de la Sota ordezkatuko du bigarren taldearen aulkian, taldearen norabidea zuzentzeko erronkarekin. Joseba Nuñez berarekin igotzen da bere bigarren entrenatzailea izateko. Dani Aranzubia atezainen entrenatzailea eta Eduardo Estibariz prestatzaile fisikoa euren postuetan mantenduko dira. Bere lehen entrenamendua asteazken honetan izango da.

Ligako txapeldun zuri-gorriak esperientzia du Bigarren B Mailan, CD Ourense, Sant Andreu, Rapido de Bouzas, Burgos CF eta CD Badajoz zuzendu baitzituen. Bere hirugarren denboraldia betetzen ari zen CD Basconian, hirugarren talde zuri-gorrian. Lehenengoa igoerako play off-eko lehiarekin amaitu zen, bigarrena, Covid-aren garaian, Basaurikoek sailkapenaren erdialdean bukatu zuten eta honetan taldea igoera lortzeko promozio puntuetan utzi du Salinasek.

Mugimendu honen ondorioz, Carlos Gurpeguik hartuko du Basconia zuzentzeko ardura, Iñigo Lizarralderen laguntzarekin. Iban Urkizak prestatzaile fisikoa izaten jarraituko du eta Armando Ribeiro atezainen entrenatzailea izango da.