undefined

Balenziagak 300 partida ofizial jokatu ditu

Balenziagak 300 partida ofizial jokatu ditu

Defentsa zuri-gorriak zifra borobila lortu du Real Betisen aurkako partidarekin

Mikel Balenziagak 300 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, San Mamesen Real Betisen aurkako norgehiagokan hasieratik zelairatu ondoren. 33 urterekin, Zumarragako atzelariak zuri-gorriz jantzita 300 partida ofizial edo gehiago jokatu dituzten 46 jokalarien taldean sartu da.

Balenziagak 2008ko irailaren 14an jokatu zuen lehen partida ofiziala Athleticekin, La Rosaledan, Malagaren aurka, 2008-09 Ligako bigarren jardunaldiko partidan hamaikakoan zelairatu zen.

Hamahiru denboraldi geroago, CD Numancian eta Real Valladoliden ere jokatu ondoren, ezker hegaleko atzelaria 300 partidako zifra biribil honetara iritsi da, eta egungo talde zuri-gorrian Iker Muniainek (475 partida), Oscar de Marcosek (438 partida) eta Iñaki Williamsek (314 partida) baino ez dute lortu hau. Athleticen ’24 zenbakiak’ bi gol sartu ditu, biak San Mamesen. Bata 2016-17 denboraldiko LaLigako seigarren jardunaldian, Sevilla FC taldearen aurka, eta bestea Europa Leagueko multzoen faseko bosgarren partidan US Sassuoloren aurka.

Athletic Clubeko elastikoa jantzita Balenziagak jokatutako neurketa ofizialak, lehiaketen arabera:

  • LaLiga: 231
  • Champions League: 8
  • Europa League: 28
  • Kopa: 29
  • Superkopa: 4

Athleticekin 300 partida ofizial edo gehiago jokatu dituzten 46 jokalarien zerrenda:

  • Jose Angel Iribar: 614
  • Txetxu Rojo: 541
  • Joseba Etxeberria: 514
  • Andoni Iraola: 510
  • Markel Susaeta: 507
  • Agustín ‘Piru’ Gainza: 496
  • Jose Maria Orue: 483
  • *Iker Muniain: 475
  • Aitor Larrazabal: 445
  • Nicanor Sagarduy ‘Canito’: 439
  • *De Marcos: 438
  • Julen Guerrero: 430
  • Estanislao Argote: 427
  • Ismael Urzaiz: 419
  • Jose Luis Panizo: 413
  • Aritz Aduriz: 407
  • Carmelo Cedrun: 404
  • Daniel Ruiz-Bazan: 402
  • Josu Urrutia: 401
  • Mikel San Jose: 396
  • Fidel Uriarte: 394
  • Carlos Gurpegui: 393
  • Gorka Iraizoz: 392
  • Manu Sarabia 382
  • Andoni Goikoetxea: 369
  • Angel Maria Villar: 361
  • Anton Arieta: 358
  • Genar Andrinua: 356
  • Telmo Zarra: 354
  • Fran Yeste: 353
  • Jose Luis Artetxe: 348
  • Santi Urkiaga: 345
  • Koldo Etxeberria: 341
  • Iñaki Saez: 338
  • Fernando Llorente: 333
  • Agustin Gisasola: 332
  • Jose Ramon Gallego: 331
  • Bittor Alkiza: 328
  • Rafael Iriondo: 326
  • Ander Iturraspe: 320
  • Pablo Orbaiz: 318
  • Aranguren: 318
  • *Iñaki Williams: 314
  • Argoitia: 308
  • Arieta I: 304
  • Balenziaga: 3oo

* Athleticen jardunean