undefined

Partida aurrekoa: Athletic Club vs Real Betis (LaLiga 18. J)

Partida aurrekoa: Athletic Club vs Real Betis (LaLiga 18. J)

Ezagutu gaur arratsaldeko (16:15ean) zurigorrien eta betikoen arteko norgehiagokaren xehetasunak

Bigarren astez jarraian, lehoiak San Mamesen lehiatuko dira LaLiga Santanderreko partidan, eta aurreko egunean bezala, Sevillako beste talde baten aurka. Real Betis bere historiako hirugarren Liga hasierarik onena egiten ari da. 16:15etatik aurrera, Athletic Clubek LaLiga Santanderreko hirugarren sailkatuari, orain arte 30 puntu eskuratu dituen taldeari, irabazi nahi dio, azken jardunaldietako zorte txarrarekin bukatzeko. Arratsalde aproposa da Katedraleko futbol-giroaz gozatzeko; izan ere, gure kapitainak, Iker Muniainek, 29. urtebetetzea ospatuko du, Athleticzaleei irabazita.

Deialdia

Marcelino Garcia Toralek, Athletic Clubeko entrenatzaileak, 20 jokalari deitu ditu gaur arratsaldeko partidarako. Dani Garciak, Sevilla FC taldearen aurkako partidan bosgarren txartel horia ikusi ondoren, ez du andaluziarren aurka jokatuko. Bestalde, Unai Simon eta Iñigo Martinez baja dira, COVID-19aren ondorioz positibo eman ostean. Hori dela eta, Agirrezabalak eta Paredesek ordezkatuko dituzte zerrendan. Vivian, Yuri, Villalibre eta Nolaskoain bajak dira erabaki teknikoagatik edo lesioagatik.

Marcelino

Marcelinoren adierazpenak hemen berriro ikusi eta entzun ditzakezu, Youtubeko gure kanal ofizialean, Athleticen eta Betisen arteko Liga txapelketako 18. jardunaldiko partidaren aurreko prentsaurrekoan.

Aurkaria

Gaurko aurkaria, aurreko astekoa bezala, lehiaketako beste klasiko bat da. 1908an sortua, Liga eta Kopako tituluren bat duen talde bakarretakoa da. Espainiako futbolaren historiako laugarren taldea izan zen, titulua eskuratzea lortu zuena, 1935 urtean. Kopei dagokienez, talde zuri-berdeak bi lortu ditu bere historia osoan, lehena 1977an, hain zuzen ere, Athletic Cluben aurka, zale zuri-gorrientzako gau garratz batean. Beste garaipena berriagoa da, 2005ean, CA Osasuna mendean hartzea lortu zutenean. Athleticek Betis hartuko du azken 25 urteetan baino sasoi hobean: Txapeldunen Ligako postuetan, LaLigako hirugarren postuan, eta guztira 30 punturekin.

Estatistikak

Ligan lehen aldiz elkar jokatu zutenetik, Athleticek eta Betisek 110 aldiz neurtu dituzte indarrak maila gorenean, eta guztira 45 partida irabazita, 34 berdinketa eta 31 partida galduta, balantza Athleticen alde dago.

San Mamesen jokatutako 55 neurketei dagokienez, zuri-gorriak 32 aldiz izan dira gehiago, 16 aldiz sinatu dituzte taulak eta 7 partidatan bakarrik lortu ditu Betisek Katedraleko hiru puntuak.

Bilbon jokatu diren azken norgehiagoketan lehoiek garaipenak lortu dituzte. Muniain estatistika positibo hau osatzeko protagonista garrantzitsua izan da, San Mamesen lehiatutako azken norgehiagoketan kapitainak lau gol sartu baititu.

Kontsultatu Betisen aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.

Global-kick-off-times-LaLiga-MD18-AthleticClub-vs-Real-Betis-19-12-2021