undefined

Gabonetako ordutegi bereziak

Gabonetako ordutegi bereziak

Athletic Club Museoa, San Mames Jatetxea, La Campa de los Ingleses, Geuria! eta denda ofizialek ordutegia aldatuko dute jaiegun hauetan

Aprobetxa itzazu egun hauek Katedrala berme guztiekin eta adin guztietarako planekin bisitatzeko, Athletic Club Museoko esperientzia kasu, bere Tourrarekin San Mameseko txoko guztiak ezagutzeko aukera emango dizuna. Eta esperientzia osatzeko, gure gune gastronomikoez gozatu (taberna, jatetxea edota sportsbar) edo Gabonetako erosketak egin Klubeko denda ofizialean.

Gabonetako jaiak direla eta, establezimenduek ordutegi bereziak izango dituzte 2021aren amaieran eta 2022aren hasieran.

Athletic Club Museoaren ohiko ordutegia asteartetik igandera da, 10:00etatik 19:00etara, baina agenda aldatu egingo da egun hauetako jaiak direla eta.

  • Abenduak 25: itxita.
  • Abenduak 27: (astelehena) zabalik 10:00etatik 19:00etara.
  • Abenduak 31: zabalik 10:00etatik 15:00etara.
  • Urtarrilak 1: itxita.
  • Urtarrilak 4: (astelehena) zabalik 10:00etatik 19:00etara.
  • Urtarrilak 6: itxita.

San Mames Jatetxeak, gaur egun asteartetik igandera bazkari-zerbitzuan eta ostegunetik larunbatera afari-zerbitzuan irekita dagoenak, bere ordutegia aldatuko du ere:

  • Abenduak 25: itxita.
  • Abenduak 30: 13:00etatik 15:30era.
  • Abenduak 31: itxita.
  • Urtarrilak 1: itxita.

La Campa de los Ingleses tabernak, astelehenetik ostiralera 9:30etik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik 20:00etara egin ohi du, baina honela irekiko du datozen egunetan:

  • Abenduak 25: itxita.
  • Abenduak 31: 9:30etik 15:00etara.
  • Urtarrilak 1: itxita.

Geuria!, San Mameseko 13. eta 14. ateen artean dagoen Athletic Clubeko sportsbarrak, urtarrilaren 3an irekiko ditu ateak  Osasunaren eta Athleticen arteko partida dela eta (21:00etan). Athleticzaleok euren pantaila erraldoien bidez gozatu ahal izango dugu derbiaz bertan 20:00etatik aurrera.

Athletic Clubeko denda ofizialei dagokienez, egun hauetako ordutegiek ere aldaketak izango dituzte:

  • Larunbata 25: Dendak itxita.
  • Igandea 26: San Mames eta Mazarredo, 10:00etatik 19:00etara.
  • Ostirala 31: San Mames, Mazarredo eta Rekalde 10:00etatik 16:00etara, ordutegi jarraituan. Max Center 10:00etatik 20:00etara, merkatal guneko ordutegian.
  • Larunbata 1: Dendak itxita.
  • Igandea 2: San Mames eta Mazarredo, 10:00etatik 19:00etara.

* Gainerako egunetan, dendek ohiko ordutegiak mantenduko dituzte:
San Mames: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara/igandeetan, 10:00etatik 19:00etara.
Mazarredo: astelehenetik larunbatera, 10: 00etatik 20: 00etara/igandeetan, 10:00etatik 19:00etara.
Errekalde: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara
Max Center: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara