
2021. urteko Muniainen 13 ‘opariak’
2021. urteko Muniainen 13 ‘opariak’
13 asistentziekin, Athleticeko kapitaina da hamabi hilabete hauetan gol pase gehien eman dituen jokalaria
Iker Muniain kapitain zuri-gorriak 13 gol pase eman ditu 2021ean zehar: zortzi LaLiga Santanderren, hiru Kopan eta bi Superkopan. Zazpi taldekidek sartu dute gola bere paseei esker. Horregatik, taldeko jokalari ‘eskuzabalena’ dela esan daiteke.
Lehen bi asistentziak urtarrilean izan ziren, Superkopan, athleticzaleek inoiz ahaztuko duten bi gol sartzeko. Lehendabizi, Villalibrek sareratutako gola, partida berdindu eta luzapenera eramateko, eta, ondoren, Iñaki Williamsek Athletic Clubi FC Barcelonaren aurka titulua lortzeko gola.
Kapitainaren azken asistentzia San Mamesen jokatu zen Betisen aurkako partidan ikusi genuen duela astebete eskas. Nafarrak Iñaki Williamsi eman zion gol pasea Katedralean bizi izan genuen arratsalde bikaineko lehen gola sartzeko.
Zuri-gorrien bederatzia da, hain zuzen ere, Txantreako jokalariaren asistentziak direla eta ‘opari’ gehien jaso dituena. Williamsek lau gol egin ditu bere taldekidearen paseei esker. Raul Garcia da bigarren, hiru golekin, eta Iñigo Martinezek itxi du Top 3-a, Muniainen paseei esker birritan sartu duena. Vivianek, Berenguerrek, Yerayk eta Villalibrek osatzen dute kapitain zuri-gorriari esker gola sartu duten jokalarien zerrenda.
Iker Muniainen asistentzien zerrenda osoa:
1)
FC Barcelona 2-2 Athletic Club. Superkopa 2021
Villalibre
2)
FC Barcelona 2-3 Athletic Club. Superkopa 2021
Iñaki Williams
3)
UD Ibiza 1-1 Athletic Club. 1/16 Kopa 20-21
Raul Garcia
4)
Athletic Club 1-1 Getafe CF. 20. J LaLiga 20-21
Raul Garcia
5)
Athletic Club 2-1 Getafe CF. 20. J LaLiga 20-21
Yeray Alvarez
6)
CD Alcoyano 1-2 Athletic Club. 1/8 Kopa 20-21
Iñaki Williams
7)
Athletic Club 1-1 Levante UD. 1/2 Kopa 20-21 (joanekoa)
Iñigo Martinez
8)
Cadiz CF 0-3 Athletic Club. 23. J LaLiga 20-21
Alex Berenguer
9)
Athletic Club 1-0 FC Barcelona. 2. J LaLiga 21-22
Iñigo Martinez
10)
Athletic Club 1-0 RCD Mallorca. 4. J LaLiga 21-22
Dani Vivian
11)
Athletic Club 2-0 RCD Mallorca. 4. J LaLiga 21-22
Iñaki Williams
12)
Athletic Club 1-o Granada CF. 15. J LaLiga 21-22
Raul Garcia
13)
Athletic Club 1-0 Real Betis. 18. J LaLiga 21-22
Iñaki Williams
Erlazionatutako jokalariak

