undefined

Athletic Club-FC Barcelona Kopako partidara joateko baldintzak

Athletic Club-FC Barcelona Kopako partidara joateko baldintzak

Kopako partidarako txartela erabili nahi duten bazkideek Klubaren webgunean izena eman beharko dute, Bazkideen Txokoan

2021eko abenduaren 29an Osasun Ministerioak estadioetako edukiera % 75era murrizteko hartutako erabakiak eragina izango du FC Barcelonaren aurkako Kopako final-zortzirenetan San Mamesen jokatuko den partidan, 2022ko urtarrilaren 20an (osteguna, 21:30ean).

Athletic Clubeko bazkideen kopurua San Mameseko edukieraren % 75etik gorakoa denez, Athletic Clubek astearte honetatik (10:00etan), urtarrilaren 15era (18:00etan) arteko epea zabalduko du bere bazkideek izena eman dezaten FC Barcelonaren aurkako Kopako partida San Mamesen ikusteko eta, horrela, jasotako ahalik eta izen-emate gehienei erantzuteko.

Partidara joan edo txartela utzi nahi duten bazkideek Klubaren webguneko Bazkideen Txokoan sartu beharko dute, kodea eta pin-a jarrita, eta ‘Bazkideentzako zerbitzua’ atalean klik egin beharko dute, ‘Athletic Club COVID sarrera-zozketan’ sartzeko. Bertan, Athletic Club-FC Barcelona Kopako final-zortzirenaren fitxa dago.

Athletic Clubek lehentasuna emango die izena eman duten bazkideei, BAT Eraztunean, Agintarien Palkoan edo Klubaren konpromisoetara bideratutako guneetan, eskuragarri dauden eserlekuak barne, San Mameseko tribunetan edukiera maximizatzeko.

Eskaerek baimendutako edukiera gainditzen badute, baldintzarik gabeko zozketa egingo da.

Zozketa hori beharrezkoa ez bada eta edukiera eskuragarri badago, epe bat zabalduko da Gazte Abonoa dutenek beren eserlekuak erabil ditzaten.

Saridunak ez diren bazkideen txartelek lehentasuna izango dute 2021/2022 denboraldian egin daitezkeen ondorengo zozketetan, edukiera-murrizketak mantentzen badira. Gainera, saridunak ez diren bazkide inskribatuek bakarrik izango dute erregularizaziorako eskubidea, partidara sartzerik ez dutelako.

San Mameseko zelaira sartzeko agiria Athletic Clubeko bazkide txartela izango da. Hau da, partidara sartzeko eskubidea duten bazkideei Klubak ez die sarrerarik bidaliko, baizik eta estadioko ohiko eserlekura bazkide-txartelarekin sartuko dira, eta Klubak aldez aurretik aktibatuko du, partidara joateko eskubidea dutenek egiaztatu ondoren. Aplikazio ofizialaren bidez ere sartu ahal izango da, Nire Txartela atalean aktibatutako bazkidearen txartel digitalarekin.