Athletic - Real Sociedad: sarrerak →Orain erosi
undefined

Lehoiak Riyadhen dira

Lehoiak Riyadhen dira

Bidaia luze baten ondoren, Athletic Club Superkopako finalaurrekoaren egoitzara iritsi da

Superkopako egungo txapelduna Riyadhen lurreratu da, eta atseden hartuko du bihar (20:00etan) Atletico Madrilen aurka neurtu aurretik, Superkopako finalaurrekoari dagokion partidan. Bidaia luzearen ostean eta Riyadheko (+2) bi orduko aldea gehituta, jokalariak jada atseden hartzen ari dira hotelean, biharko norgehiagokaren aurretik azken prestaketa-egunari aurre egiteko.

Bihar, urtarrilak 12, asteazkena, komunikabideei arreta emateko txanda izango da. Marcelinok eta jokalari zuri-gorri batek partiden aurreko ohiko prentsaurrekoa eskainiko dute, Saudi Arabiako Prince Faisal estadioan. Ondoren, taldeak azken entrenamendu-saioa egingo du finalerdia jokatu aurretik.