undefined

Dena prest Superkopako titulua defendatzeko

Dena prest Superkopako titulua defendatzeko

Lehoiek aktibazio leuna egin dute kontzentrazio-hotelean Atleticoren aurkako 20:00etako finalerdia baino lehen

Ikusmina areagotu egin da Riyadhen Atletico Madrilen aurkako Superkopako finalerdia jokatzeko ordu batzuk falta direnean. Athletic Clubeko jokalariak kontzentrazio-hoteleko aktibazio-saio txiki batean aritu dira gaur goizean eta euren logeletan atseden hartzen ari dira orain.

18:00etan King Fahd Stadiumera abiatuko dira lehoiak, eta 20:00etatik aurrera koltxoneroen aurka neurtuko dituzte indarrak Real Madrilen aurkako finalerako txartela lortzeko.