undefined

ZOOM I Susperraldia eta finalera!

ZOOM I Susperraldia eta finalera!

Simeoneren Atleticoren aurka markagailua lau minututan irauli ondoren, Superkopako egungo txapeldunak Real Madrilen aurka titulua defendatuko du igandean

Era epiko eta distiratsuenean Athletic Club Superkopako final berri batean sartu zen. Riyadhen Atletico Madrilek markagailuan aurrea hartu zuen unean, lehoiek atzaparrak atera zituzten finalerako txartela lortzeko. Lau minututan partida irauli zuten. Lehenik Yeray Alvarez, eta bigarrenik, Nico Williams izan ziren balentriaren heroiak. King Fahd Stadium-ek jada badaki nola nolakoa den Athleticen nortasuna. Ezagutu hurrengo bideoan finalerdiko unerik bizi eta intimoenak.