undefined

Final handirako prest

Final handirako prest

Ahletic Clubek azken entrenamendua osatu du Al Nassr estadioan, bihar Real Madriden aurka Superkopako titulua defendatu aurretik

Athletic Clubeko lehen taldea Al Nassr futbol zelaian aritu da ordubetez, bihar Real Madriden aurka jokatuko duen 2022ko Superkopako finala baino lehen.

Marcelino Garcia Toralek zuzendutako jokalariek iaz lortutako titulua errepikatzeko azken oztopoa gainditzea izango dute helburu. Partida bihar 19:30ean jokatuko da Riyadheko King Fahd Stadiumean.