undefined

Izena eman duten bazkide guztiek bere eserlekua izango dute FC Barcelonaren aurka

Izena eman duten bazkide guztiek bere eserlekua izango dute FC Barcelonaren aurka

Kopako final-zortzirenetako Athletic Club eta FC Barcelonaren arteko partidarako izena emateko epea amaituta (ostegunean, 21:30ean), 34.604 eskaera zenbatu dira.

Baimendutako San Mameseko edukieraren %75ra heltzen ez denez, izena eman duten bazkide guztiek partida honetarako eserlekua izateko eskubidea dute eta txartelak aktibatuko dira.

San Mameseko zelaira sartzeko agiria Athletic Clubeko bazkide txartela izango da. Hau da, partidara sartzeko eskubidea duten bazkideei Klubak ez die sarrerarik bidaliko, baizik eta zelaioko ohiko eserlekura bazkide-txartelarekin sartu beharko dira, Klubak aldez aurretik aktibatutakoa. Aplikazio ofizialaren bidez ere sartzeko aukera izango da, ‘Nire Txartela’ atalean aktibatutako bazkidearen txartel digitalarekin.

Edukiera nahikoa dagoenez, Gazte Abonuek asteartean aktibatu ahal izango dute txartela webgunearen bitartez 10:30etatik aurrera.

Egun horretatik aurrera, izena eman ez duten bazkideek txartela aktibatzeko aukera izango dute, bazkide-kodea sartuta eta eserlekua erreserbatuz.

Asteazkenean oraindik eserleku librerik balego, gure webgunean eta San Mameseko txarteldegietan jarriko dira salgai, baimendutako edukiera osoa bete arte.

Bazkidearen eserlekua salduta balego, bazkideek San Mameseko leihatiletatik pasa beharko dute asteazkenean edo ostegunean, baraien jesarlekutik gertuen dagoen sarrera eskuratzeko.

San Mameseko leihatilen salmenta-ordutegia publikoarentzako eta bazkideentzako:
Asteazkena, urtarrilak 19 (10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara)
Osteguna, urtarrilak 20 (10:30etik 13:30era eta 19:30etatik aurrera)