undefined

“Real Madridi aurre egiteko ilusio eta gogo handia dugu”

“Real Madridi aurre egiteko ilusio eta gogo handia dugu”

Oier Zarragak uste du “lehen minututik neurketan zentratuta egon eta aurrez aurre haien bila joatea” garrantzitsua izango dela biharko final handian

Oier Zarraga Al Nassr estadioan arratsaldeko azken entrenamendua egin aurretik, Real Madrid eta Athletic Cluben arteko biharko final handiaren inguruan mintzatu da. Erdilariaren aburuz, “taldeak erakutsi du edozein aurkariren aurka lehiatzen dela eta partidak irabazi ditzakela. Entrenatzaileak eskatzen digunarekin eroso sentitzen gara, neurketa hauetan indartsu eta eroso gaude. Horrekin guztiarekin amaierara arte borrokatzen dugu”.

LaLigan jokatutako bi partidak “berdinduak” izan direla aitortu du eta argi du finaleko gakoa zein izan daitekeen: “Bernabeun eta San Mamesen lehen ordu erdian erasora irten ziren, oso erasokor, eta guri partidan sartzen kostatu zitzaigun. Gakoa lehen minututik neurketan zentratuta egon, aurrez aurre haien bila joan eta gure jokoa soropilean ezartzea izango da”.

Riyadh bertatik, zaleentzako mezua ere utzi du Zarraga gazteak: “Zelaian egiten dugun lana zaleentzat da. Espero dugu gutaz harro egotea”