undefined

“Talde honena harro egotekoa da”

“Talde honena harro egotekoa da”

Marcelino Garcia Toralek, txapeldun izateko “ilusio eta anbizioarekin”, Athleticek bere onena ematea espero du Superkopako titulua berresteko

“Ilusio eta anbizio guztiarekin jokatuko dugu berriro txapeldun izateko”. Helburua argia da eta Marcelinok hala adierazi du Athleticek eta Real Madridek bihar, igandea, Ryadheko King Fahd Stadiumean jokatuko duten 2022ko Superkopako finalaren aurreko prentsaurrekoan. Entrenatzaile asturiarra baikor dago titulua berresteko: “Behin hemen egonda, irabaztea besterik ez dugu buruan. Positiboa eta baikorra izan behar dut, eta hala sentiarazten didate nire jokalariek. Talde zaila gara eta gure aurreko esperientziek aukerak izango ditugula adierazten digute, asmatzea oso garrantzitsua izango da”.

Finalerdian lehoiek markagailua irauli ondoren, beste hitzordu handi bat baino lehen, entrenatzaile zuri-gorriak bere jokalariez oso “harro” dagoela onartu du: “Taldea izugarria gara eta horretan oinarritzen gara, talde moduan ditugun indargune guztiak erakustean. Meritu ikaragarria du, beste filosofia ezberdin batekin, futbol global honetan, talde honek horrelako partidak jokatzera heltzeak, futboleko beste talde handien aurka. Klub honek une bikain honetaz gozatu behar du”.

Laugarren Superkopa irabazteko azken urratsa Real Madrid mendean hartzea da: “Maila bikainean egon beharko dugu golik ez jasotzen saiatzeko. Oso talde indartsua da, final honetan gaude eta iraganak ez du balio. Irabazten saiatuko gara eta dena utziko dugu horretarako, nahiz eta badakigun zein zaila den”.