undefined

“Superkopa honetatik indarberrituta irten behar dugu”

“Superkopa honetatik indarberrituta irten behar dugu”

Marcelinok, triste finaleko porrotagatik, taldea duintasunez LaLigako talde garrantzitsuenen aurka ondo lehiatu dela defendatu du

Marcelinok komunikabideen aurrean hitz egin du Athleticek Real Madrilen aurka galdu duen Superkopako finalaren ostean. Entrenatzailea triste agertu da porrotagatik, baina bere taldeak txapelketan izan duen papera goraipatu du: “Ligako talde onenen aurka duintasunez lehiatu gara. Triste gaude titulua berresteko partidu batera gelditu garelako, baina oso harro kirolari hauetaz”.

Partidari dagokionez, Marcelinok aurkariaren eraginkortasuna azpimarratu du partida osoan zehar: “Haiek oso partida ona jokatu dute eta une batzuetan gu ez gara modurik egokienean ordenatu. Lehen zatiko azken zatian jaso dugu gola, atsedenaldira begira neurketa kontrolpean genuenean. Bigarren zatian, penaltiak maldan gora jarri digu neurketa”. 

Ezbeharrak gorabehera, entrenatzaile zuri-gorriak esan du taldea harro joan dela aldeak murrizten saiatzera, baina Raul Garciaren penaltian zortea falta izan zaiola.