undefined

Bilbao Athleticek Cultural Leonesaren aurka galdu du

Bilbao Athleticek Cultural Leonesaren aurka galdu du

Lehoikumeek aurrea hartu zuten markagailuan, baina bi gol jaso zituzten geldikako jokaldietan

Bilbao Athleticek 1-2 galdu zuen Cultural Leonesaren aurka bi taldeek aukerak izan zituzten partida parekatu batean. Lehoikumeak Luis Bilbaoren golari esker aurreratu ziren, baina, dena berdinketara bideratuta zegoela zirudienean, atsedenaldia baino lehen Castañedak lehia berdindu eta Rodrik bigarren zatian garaipenaren gola egin zuen.

Jokalari zuri-gorriak txinpartarekin atera ziren zelaira eta norgehiagokako lehen minutuetan nagusi izan ziren. Luis Bilbao benetako amesgaiztoa izan zen Curro Torresek zuzendutako taldearen atzealdearentzat. 21. minutuan, Berangoko aurrelariak eskuin hegaletik zetorren baloia harrapatu zuen aurkarien sarea zulatzeko. Jarraian, Aritz Pascualek eta Jon Guruzetak errenta handitzeko aukera bikoitza izan zuten. Aldiz, Cultural Leonesako Castañedak asmatu zuen, atsedenaldia baino lehen geldikako jokaldia baliatu ostean.

Atsedenaldiaren ondoren, bi ateetan izan ziren aukerak. Pascual, Luis Bilbao eta Malcom nabarmendu ziren etxekoen aldetik. Julen Agirrezabalak, berriz, meritu handiko bi geldiketa egin zituen, baina ezin izan zuen saihestu beste estrategia jokaldi batean Rodrik bigarrena sartzea. Azken segundora arte saiatu ziren arren, bilbotarrek ez zuten balantza orekatzea lortu. Beste aukera bat izango dute datorren larunbatean, 17:00etan, Celta B-ri egingo dioten bisitan.