undefined

Amestutako debuta Sara Ortegarentzat

Amestutako debuta Sara Ortegarentzat

16 urterekin, aurrelaria lehen taldean estreinatu zen golarekin

Sara Ortega (2005) 109. debutaria bihurtu da lehen taldearekin. Harrobiko jokalaria Ane Azkonaren ordez zelairatu zen bigarren zatian, 20 minutu jokatu zituen eta golegile gisa estreinatzeko denbora ere izan zuen. Ziur ez duela ahaztuko bere lehen parte-hartzea.

Horrela, 16 urterekin, aurrelariak elitean debuta egiteko ametsa betetzen du. Orain arte paper bikaina izan du Reto Iberdrolan lehiatzen duen taldean, denboraldi honetan 14 partida jokatu eta 4 gol sartu baititu. Sara duela bi denboraldi iritsi zen Lezamara, Errioxako Comillas taldean jokatu ondoren.