undefined

“Aukerak dauden bitartean Txapeldunen Ligan sartzeagatik borrokatuko dugu”

“Aukerak dauden bitartean Txapeldunen Ligan sartzeagatik borrokatuko dugu”

Entrenatzailea pozik dago harrobiko jokalariek azken norgehiagoketan egindako ekarpenagatik eta igandean Rayoren aurka jokoaren ekimena eramatea eskatu dio bere taldeari

Igande honetan, 12:00etatik aurrera (Youtube Athletic) Athletic Cluben eta Rayo Vallecanoren arteko neurketa jokatuko da Lezaman. Hitzordurako, Yulema Corresen baja baieztatu du Iraia Iturregik goizean, min hartuta, eta Irene Oguizarena, txartel horiak pilatzeagatik. Loiukoak jarraipena eman nahi die lortutako azken emaitzei. “Levanteren aurkako hiru puntuei duten meritua eman behar diegu, eta Kopako partidatik oso gauza positiboak atera ditut. Ez ginen batere erlaxatu, baloiarekin asmatu genuen, Nekane hasierako hamaikakora itzuli zen eta dena jokatu zuen, Paula Aranak bi asistentzia eman zituen eta gol bat sartu zuen, Marianak, Pinedok eta Sarak ere asko eman ziguten. Jokalari gazteak hain ondo egotea albiste ona da. Gure errefortzuak dira lesioak daudenean, eta horretaz poztu behar gara”. Entrenatzaileak badaki harrobia dela errefortzurik onena bajen aurrean eta “haiekin ez gara lehiakortasuna galtzen ari“.

Rayok markagailuan aurretik jartzea saihestea

Rayo Vallecano une zailean eta azken postuan iritsiko da igandean; duela urte batzuetatik hona barne ezegonkortasuna pairatzen ari den taldea. “Denak du eragina. Mirestekoa da jokalarien jarrera dauden lan-baldintzetan. Ez dute amore emango ligako azken jardunaldira arte. Intentsitate handiz zelairatu behar dugu eta jokoaren ekimena eraman behar dugu, batez ere etxean jokatzean. Jokalari batzuek une jakin batean gol egoerak eman diezazkizukete eta defentsan adi egon beharko dugu. Ez dute lortzen euren atea hutsean uztea, baina garrantzitsua da markagailuan aurretik ez jartzea, gero ondo defendatzen dakitelako”, ohartarazi du Iturregik.

Lehoiek zazpi puntura dute Txapeldunen Liga jokatzeko azken txartela ematen duen hirugarren postua; laugarrena lau puntura dago. Europako trenari buruz galdetuta, entrenatzaileak esan du “hurrengo hiru partiden helburua bederatzi puntu ateratzea izan behar dela, aste honetan, Atletico-k huts egiten badu, agian puntu batzuk murriztu ahal izango ditugu. Gizonezkoen futbola balitz, Europa Leagueko postua izango genuke, baina Europako txapelketa bakarra dugu, baina guk, aukerak dauden bitartean, hirugarren postua lortzeko borrokatuko dugu, eta dena igandean Rayoren aurka bezalako partidak irabaztean datza”.