undefined

Athletic-Real Madrid, San Mames eta Kopa

Athletic-Real Madrid, San Mames eta Kopa

Lehoien eta madrildarren Kopako partidaren atarian, Andoni Goikoetxeak bi taldeek 1985ean jokatuko zuten kanporaketa gogoratu du

1985eko apirilaren 3an San Mamesek Athletic Cluben eta Real Madrilen arteko Kopako final-zortzirenetako itzulerako partida jaso zuen. Zuri-gorriek Santiago Bernabeuko lehen partidan lortutako 1-0ekoa irauli behar zuten, eta Katedrala lehoien balentriaren lekuko izan. Partida zuzenean eman zuen ETB1ek, eta 2-0eko emaitzarekin amaitu zen, Clementek zuzentzen duen taldeak final-laurdenetarako txartela lortuz.

Andoni Goikoetxeak, garaipen haren protagonistak, aldagela zuri-gorrian eta zale zuri-gorrien artean bizi zen giroa gogoratu du klubeko kameren aurrean: “Real Madrilek beti izan du talde bikaina, baita guri Santiago Bernabeuko 1-0ekoa iraultzea egokitu zitzaigunean ere. Eta lortu genuen“, dio lehoien defentsa mitikoak.

“Laster berdindu genuen kanporaketa, hamargarren minutuan, baina bultzada izugarria izan zen, gupidarik gabekoa. Indartsu sentitzen ginen, final-laurdenetan egon nahi genuen”, nabarmendu du Goikoetxeak. Hala ere, Alonsotegikoak taldea ahulago ikusi zen uneak ere gogorarazi ditu, eta hor goraipatzen du San Mamesen funtsezko lana: “Ahultasun uneak izan ziren, asko, baina zaleek bultza egiten zigute eta berehala osatu ginen. Gure garaian asko nabaritzen genuen hori, eta gaur egun ere nabaritzen da, zalantzarik gabe”.

Partida luzapenean erabaki zen, prorrogako lehen zatia hasi eta lau minutura, Patxi Salinasen golari esker.

Ostegun honetan (21:30ean), oraingoan final-laurdenetan eta partida bakarrera San Mamesen, 85eko apiril hartan Bilbon bizitako poza bilatuko du berriz Athleticek.