Isidoro Latatu jokalari ohia hil da
Hiru denboraldiz hirurogeiko hamarkadan elastiko zuri-gorria jantzi zuen eta SD Indautxun nabarmendu zen, Bigarren Mailan
Isidoro Latatu Athleticeko jokalari ohia hil da gaur Bilbon, 81 urte zituela. Hiru denboraldiz zuri-gorri izan zen hirurogeiko hamarkadaren hasieran, debuta egin zuen San Mamesen Real Oviedoren aurka, eta lehoi gisa hainbat lagunarteko jokatu zituen, horietako bat Almagroko San Lorenzoren aurka.
Latatuk kirol-ibilbide bikaina burutu zuen SD Indautxun Bigarren Mailan Larrauri, Zorriqueta edo Placido bezalako beste lehoi ohiekin batera, Barakaldo CFn ere jokatu zuen eta Torrelavegako Gimnastican bukatu zuen. Athletic Clubek besoko beltza jantziko du bihar Real Madriden aurka.
Athletic Clubek doluminak eman nahi dizkie jokalari ohiaren familiari eta gertukoei.

